Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Internet Euskalduna

Euskal edukiak eta zerbitzuak interneten
Shaury nauzue. Blog honek idaztea erabaki dut internet, informatika eta euskararekin erlazionaturik dagoen edozeri buruz hitz egiteko.

Idatzi nahi badidazu

Euskarazko hiztegiak eta beste tresna baliogarriak

shaury-ie — 2007-04-20 GTM 1 @ 12:39

Nik interneten beti erabili ditut Elhuyar edo 3000 hiztegiak, baina askoz gehiago daude. hiztegiak.net hiztegiak eta euskararekin erlazionatutak dauden beste webgune askotako estekak biltzen dituen horri bat da.

Nahiko bitxia iruditu zait bertan aurki ditzakegun hiztegi batzuk. Gutxi gorabehera ulertu dezaket norbaitek euskara-esperanto hiztegia erabiltzea (beno, frikiak batez ere), edo euskara-italiera eta euskara-galoa. Gutxi gorabehera esan dut, imajinazio handiarekin. Baina zenbat jendek erabiltzen ditu euskara-txekiera edo ta euskara-estoniera hiztegiak? Beno, txekiar webgunea, batez ere, gramatikaz hitz egiten du, edo hori uste dut, nik oraindik ez dakit txekiera eta.

Bertan aipatzen ez den hiztegi bat, orain dela gutxi agertu dena, euskara-japoniera da, GioHata enpresak eskainita.

Euskarazko hiztegi orokorrak ez ezik, beste webgune baliogarriak biltzen ditu hiztegiak.net. Sinonimozko hiztegiak, entziklopediak, gai bereziko hiztegiak eta beste tresnak, bai interneten bidez erabiltzeko, bai internetik jaisteko softwarea. Eta tresna hauen artean gure X-Office-n instalatu ahal den euskarazko ortografia zuzentzailea da aipagarrienetako bat. Xuxen webgunean aurki dezakegu eta sistema eragile guztientzat (Windows, Linux eta Mac) dago bertsio bat.

 

Podkaraz, euskarazko I. podcast erakustaldia

shaury-ie — 2007-03-23 GTM 1 @ 22:32

Inoiz entzun al duzue podcast bat? Eta egin al duzue?

Podcast internetera igotzen den soinu fitxategi berezi bat da. Fitxategi honetan irratzaio bezalako programa bat grabatzen dugu, guk egindakoa. Interneten bidez jendea jaisten du fitxategi hau bere ordenagailuan edo musika erreproduktorean nahi duenean entzun ahal izateko.

 

Podcast bat edozein hizkuntzetan egin ahal da, eta euskeraz ere badaude, oraindik gutxi izan arren. Horregatik, Info7 Irratiak, UEUko eta EHUko Kazetaritza Sailekin elkarlanean, geure artean podcastgintzaren kultura indartzeko, euskarazko podcasten lehen erakustaldia antolatu du. Erakustaldi honetan parte hartzeko gonbidapena guztiei luzatzen diote, edonork podcast bat egin ahal duelako. Nola? Behar den gauza garrantzitsuena ordenagailu bat da internet konexioarekin, eta hau irakurtzen ari bazara suposatzen dut hori ez dela oztoporik izango. Podkaraz-ko webgunean zuen eskura daukazue podcast bat egiteko behar diren jarraibide guztiak.

Anima zaitez.

 

Euskaraz blogak sortzeko web zerbitzuak

shaury-ie — 2007-03-18 GTM 1 @ 13:49

Blog munduan sartu nahi zara euskaraz egindako blog batekin baina ez dakizu zein blog zerbitzu erabili? Interneten blogak idazteko doako web zerbitzu asko daude, baina erabilienak ingelezez edo erderaz daude eta zuk euskaraz egin nahi duzu. Bi aukera dituzu: ingelez edo erderazko zerbitzu bat erabili nahiz eta edukia euskaraz idatzi; edo euzkaraz egindako zerbitzu bat erabili. Bai, euskaraz blogak sortzeko zerbitzuak badaude. Jakin nahi duzu zeintzuk diren?

Irakurri gehiago »

Aurkezpena

shaury-ie — 2007-03-18 GTM 1 @ 13:45

Sortu berriko blog honetan interneten aurki ditzagun euskarazko lanabesak eta webguneak bildu eta aztertu nahi ditut.

Espero dut erabilgarria eta zuen gustokoa izatea.