Podkaraz, euskarazko I. podcast erakustaldia
Inoiz entzun al duzue podcast bat? Eta egin al duzue?
Podcast internetera igotzen den soinu fitxategi berezi bat da. Fitxategi honetan irratzaio bezalako programa bat grabatzen dugu, guk egindakoa. Interneten bidez jendea jaisten du fitxategi hau bere ordenagailuan edo musika erreproduktorean nahi duenean entzun ahal izateko.

Podcast bat edozein hizkuntzetan egin ahal da, eta euskeraz ere badaude, oraindik gutxi izan arren. Horregatik, Info7 Irratiak, UEUko eta EHUko Kazetaritza Sailekin elkarlanean, geure artean podcastgintzaren kultura indartzeko, euskarazko podcasten lehen erakustaldia antolatu du. Erakustaldi honetan parte hartzeko gonbidapena guztiei luzatzen diote, edonork podcast bat egin ahal duelako. Nola? Behar den gauza garrantzitsuena ordenagailu bat da internet konexioarekin, eta hau irakurtzen ari bazara suposatzen dut hori ez dela oztoporik izango. Podkaraz-ko webgunean zuen eskura daukazue podcast bat egiteko behar diren jarraibide guztiak.
Anima zaitez.

Zabaldu
del.icio.us
