Euskarazko hiztegiak eta beste tresna baliogarriak
Nik interneten beti erabili ditut Elhuyar edo 3000 hiztegiak, baina askoz gehiago daude. hiztegiak.net hiztegiak eta euskararekin erlazionatutak dauden beste webgune askotako estekak biltzen dituen horri bat da.
Nahiko bitxia iruditu zait bertan aurki ditzakegun hiztegi batzuk. Gutxi gorabehera ulertu dezaket norbaitek euskara-esperanto hiztegia erabiltzea (beno, frikiak batez ere), edo euskara-italiera eta euskara-galoa. Gutxi gorabehera esan dut, imajinazio handiarekin. Baina zenbat jendek erabiltzen ditu euskara-txekiera edo ta euskara-estoniera hiztegiak? Beno, txekiar webgunea, batez ere, gramatikaz hitz egiten du, edo hori uste dut, nik oraindik ez dakit txekiera eta.
Bertan aipatzen ez den hiztegi bat, orain dela gutxi agertu dena, euskara-japoniera da, GioHata enpresak eskainita.
Euskarazko hiztegi orokorrak ez ezik, beste webgune baliogarriak biltzen ditu hiztegiak.net. Sinonimozko hiztegiak, entziklopediak, gai bereziko hiztegiak eta beste tresnak, bai interneten bidez erabiltzeko, bai internetik jaisteko softwarea. Eta tresna hauen artean gure X-Office-n instalatu ahal den euskarazko ortografia zuzentzailea da aipagarrienetako bat. Xuxen webgunean aurki dezakegu eta sistema eragile guztientzat (Windows, Linux eta Mac) dago bertsio bat.

Zabaldu
del.icio.us
