Blog munduan sartu nahi zara euskaraz egindako blog batekin baina ez dakizu zein blog zerbitzu erabili? Interneten blogak idazteko doako web zerbitzu asko daude, baina erabilienak ingelezez edo erderaz daude eta zuk euskaraz egin nahi duzu. Bi aukera dituzu: ingelez edo erderazko zerbitzu bat erabili nahiz eta edukia euskaraz idatzi; edo euzkaraz egindako zerbitzu bat erabili. Bai, euskaraz blogak sortzeko zerbitzuak badaude. Jakin nahi duzu zeintzuk diren?
Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin CodeSyntax enpresak egindako blog komunitatea da. Blogak sortzeko Bitakora softwarea, enpresa berak egindakoa, erabiltzen du. Momentuz, bakarrik etiketen bidez antolatu ditzakezu zure artikuluak. Oso erraza da bere erabilera, ez duzu informatikaz ezer jakin behar, eta 9 diseinu artean aukeratu dezakezu, CSS-en bidez aldatu ahal direnak.
Lehenengo euskal blog zerbitzua izan zen eta Elurnet Informatika Zerbitzuak eginakoa da. b2evolution softwarea erabiltzen da blogak kudeatzeko. Artikuluak ataletan antolatzen dira eta Zabaldu.com edo Bildu.net-ra bidali ahal dira automatikoki. Gainera diseinu asko daude zure blogaren itxura aldatu nahi izanez gero, edo zeureak egin ditzakezu.
Zerbitzu hau Ekostat Informatica enpresak eskaintzen du. BoroPress softwarea erabiltzen du blogak kudeatzeko, Wordpress-en oinarritutakoa baitago, eta haiek eskainitako Wordpress-en plugin eta itxura batzuk erabili ditzakezu. Artikuluak ataletan antolatzen dira eta horrez gain blog barruan weborriak sortzeko aukera dago.
Blog hau sartuta dagoen komunitatea. Blog zerbitzu honekin bloga euskaraz ez ezik, beste zortzi hizkuntzetan sortu ahal duzu. Blogaren itxura osoa alda dezakezu edo Wordpress-ekin bateragarriak diren hainbat diseinuen artean aukeratu. Post bakoitza Zabaldu.com, Bildu.net edo del.icio.us-era bidali dezakezu klik batez.
- Beste batzuk.
Beste web tresna batzuk daude blogak euskaraz egiteko, baina eduki espezifiko batzuei zuzendutak daude. Adibidez, NiNaiz kirolak, kirolariak eta kirol taldeei buruz hitz egiteko, GuGara herriak, auzoak eta herrialdeentzat, Uztarria Azpitiarekin eta Goiena.net Debagienarekin zerikusirik dituztenentzat.

Zabaldu
del.icio.us

Erantzun bat idatzi